Baimenak albumetan

Pribatutasun maila gehiago nahi izanez gero, albumetako baimenak kudea daitezke erabiltzaileko edo taldeko. Argazkien zein albumen baimenak aldi berean kudea ditzakezu.

Albumetara sarrera ere debeka daiteke. Albumaren baimenak kudeatzeko sarbide-mota "pribatua" modura ezarri.

Albuma pribatu modura banaka ezar daiteke: (Administrazioa » Albumak » Kudeatu » editatu) zein album-zuhaitz osora: (Administrazioa » Albumak » Propietateak » Publikoa / Pribatua).

Albuma pribatu bezala jarri ostean hiru pantaila dituzu talde edo erabiltzaile baimenak kudeatzeko:

Baimenak argazkietan

Argazki bakoitzak pribatutasun maila jakin bat dauka (giltzarrapoa). Erabiltzaile baikoitzak pribatutasun maila bat dauka (giltza). Bost pribatutasun maila daude:

  1. Bat ere ez
  2. Kontaktuak
  3. Lagunak (kontaktua baino maila altuagoa)
  4. Familia (laguna baino maila altuagoa)
  5. Administratzaileak (beste edozein maila baino altuagoa)

Gero eta maila altuagoa baimen gehiago. Gero eta pribatutasun maila altuagoa izan argazki gehiago ikusteko gai izango zara.

Demagun, "peter_wedding-0024.jpg" argazkiak "Familia" pribatutasun maila baldin badu:

Albumaren edukia ikusteko baimenik ez duen erabiltzaile batek ez du ezta albuma edota bere izenburua ikusiko. Etiketekin ere gauza bera gertatzen da.

Erabiltzaileen pribatutasun maila ezartzeko: Administrazioa » Erabiltzaileak » Kudeatu