Konfigurazioa
Pantaila honek galeriaren oinarrizko ezarpen batzuk gaitzea baimentzen dio administratzaileari. Izan ere, administratzaile gehienentzat nahikoak izan behar liratekeen konfigurazio-ezarpenak aurkezten dira pantaila honetan. Beste konfigurazio-parametro gehiago (eta aurreratuago) ikusi nahi badituzu irakurri lehenetsitako include/config_default.inc.php konfigurazio-fitxategia.
Pantaila atal ezberdinetan banatzen da konfigurazio-parametroak gaiaren arabera multzokatuz.
Nagusia
- Galeriaren izenburua: RSS jarioetan eta email-mezuetan erabiliko dena.
- Orriaren bannerra: orri publiko bakoitzaren goialdean bistaratuko dena.
- Galeriaren URLa: RSS jarioan erabiliko dena.
- Blokeatu galeria: Galeria osoa blokeatu mantenurako. Blokeoak dirauen bitartean administratzaileek baino ezingo dute galeriara sartu.
- Balorazioa: Argazkiak baloratzeko aukera ezartzen du.
- Balorazioa gonbidatuen eskutik: Errgistratu gabeko erabiltzaileek ere balora ditzakete argazkiak.
- Baimendu erabiltzaileen erregistratzea: Edonor erregistratu daiteke.
- Email helbidea derrigorrezko erabiltzaile guztientzat: posta elektroniko helbidea egiaztatuko da izena ematerakoan edo profila eguneratzekoan. Ez da horrela izango ekintza administratzaile batek egina baldin bada.
- Bidali emaila administratzaileei erabiltzaile berri bakoitzeko: administratzaileei emailez ohartaraziko zaie izen-emate berri bakoitzeko.
- Lehenetsitako argazki-ordena: argazki-ordena pertsonalizatu dezakezu gotibeherako zerrendekin.
Historia
category.php eta picture.php orrietako bisitak gorde egingo dira history
taulan.
Bisitak erakutsiko diren tokia: Administrazioa » Tresnak » Historia.
- Gorde orri-bisitak gonbidatuko: bisitarien bisitak gordeko dira.
- Gorde orri-bisitak erabiltzaileko: izena emandako erabiltzaileen bisitak gordeko dira.
- Gorde orri-bisitak administratzaileko: administratzaileen bisitak gordeko dira.
Iruzkinak
- Iruzkinak denontzat: Izena eman gabeko bisitariek ere bidali ditzakete iruzkinak.
- Iruzkin-kopurua orriko.
- Balidazioa: administratzaile batek onartu behar ditu erabiltzaileen iruzkinak gunean bistaratu aurretik. Erabiltzaileen iruzkinen balidaziorako: Administrazioa » Tresnak » Onartzeko zain dauden iruzkinak.
- Bidali email-mezua administratzaileei baliozko iruzkina sartzerakoan: Administratzaileei posta elektroniko bidez ohartarazten zaie erabiltzaile batek onartutako iruzkin bat sartzen duenean.
- Bidali email-mezua administratzaileei balidazioaren zain dagoen iruzkina sartzerakoan:
Administratzaileei posta elektroniko bidez ohartarazten zaie erabiltzaile batek onarpena behar duen iruzkin bat sartzen duenean.
Erabiltzaileen iruzkinen balidaziorako: Administrazioa » Tresnak » Onartzeko zain dauden iruzkinak.
Lehenetsitako bistaratzea
Pantaila honek galeria bisitariei bistaratzeko aukerak gaitzen die administratzaileei. Bisitariak edo gonbidatuak, konektatu gabeko erabiltzaileak dira, behin konektaturik bistaratze-aukerak erabiltzailearen aukera propioekaitik indargabetzen dira. (aldatzeko: profila).
Erabiltzaileen bistaratze-aukerak aldatzeko: Administrazioa »
Erabiltzaileak » Kudeatu non erabiltzaile-mota ezberdinak aukera ditzakezu.
- Hizkuntza: Piwigoren etiketetara baino ez. Ez da aplikatzen albumen eta argazkien izenetara edo deskribapen-erremuetara.
- Argazki-kopurua errenkadako
- Errenkada-kopurua orriko
- Interfazearen gaia
- Azkeneko tartea: Eguneko. Argazkia berri modura erakutsiko den denbora-tartea. Egun 1 baino gehiagokoa izan behar du.
- Zabaldu album guztiak: Menuan album guztiak zabaldu modu lehenetsian. Oharra: aukera honek baliabide asko eskatzen ditu eta menu erraldoia sor lezake album ugari baldin badituzu.
- Erakutsi iruzkin kopurua: Argazki bakoitzaren iruzkin kopurua erakutsi koadro txikien orrian bistaratzerakoan. Baliabide asko eskatzen ditu.
- Erakutsi emaitza kopurua: Argazki bakoitzaren emaitza kopurua erakutsi koadro txikien orrian bistratzerakoan. Bakarrik erabil daiteke konfigurazio-parametro aurreratuan baieztatuta dagoenean
$conf['show_nb_hits'] = true;
Oharrra: parametroaren lehenetsitako konfigurazioa: false.
- Argazkien gehienezko zabalera: bistaratzeko erabiliko den gehienezko zabalera. Ezarpenaren balioa baino gehiago duten argazkiei bistaratze-tamaina aldatuko zaie. Agian, aukera hau ezarri beharrean zure argazkien tamaina birplanteatu beharko zenuke; praktika hobeagoa litzateke.
- Argazkien gehienezko altuera: bistaratzeko erabiliko den gehienezko altuera. Ezarpenaren balioa baino gehiago duten argazkiei bistaratze-tamaina aldatuko zaie. Agian, aukera hau ezarri beharrean zure argazkien tamaina birplanteatu beharko zenuke; praktika hobeagoa litzateke.