Editatu albuma

Informazioak

Mugitu

Album birtual mugi ditzakezu. Albuma mugitzeak bere album nagusia aldatzean datza.

Aukerak

Aukera hauek "Propietateak" pantailan kudea ditzakezu baita ere (Iruzkinak, Blokeatu, Publikoa/Pribatua, Ordezkaria pantailak Administrazioa » Albumak » Propietateak) helbidean eskuragarri.

Ordenatzeko irizpidea

Erabili irudiak ordenatzeko lehenetsitako irizpidea.

Adierazi ordenatzeko irizpidea azpi-albumetara ere aplikatuko den.

Hautatu ordenatzeko zein irizpide erabiliko den albumean.

(*)Oharra: Probatu lehenik ordenatzeko irizpide hauek ez ditzaten ustekabeko emaitzik eman.

Ordezkaria

Orri nagusian bistaratuko den koadro txikia izango da album ordezkariarena. (category.php) Horrela gertatuko da albumak azpi-albumak baino ez dituenean eta ez dagoenean bistaratzeko argazkirik (album-erroa balitz bezala)

Ordezkariaren aukera allow_random_representative-ren konfigurazioaren arabera gaitzen da (ikusi include/config_default.inc.php).

Lehentsitako moduan (allow_random_representative false moduan ezarrita), gutxienez elementu bat duen album bakoitza elementu finko batekin ordezkatzen da. Behin elementu hori ezarrita (albuma sortzerakoan) administratzaileak baino ezin du ordezkaria aldatu. Ez baduzu ordezkaria egokitzat jotzen Bilatu ausazko ordezkari berria aukera erabil dezakezu.

allow_random_representative parametroa true moduan ezarrita baldin badago, argazki-kategoriak ez du ordezkari finkorik. Ez baduzu ordezkaria egokitzat jotzen Ezabatu ordezkaria botoia erabili.

Albumak ez badu argazkirik zuzenean kargaturik eta azpi-albumak baino ez baditu, beste edozein elementu erabil dezake ordezkari gisa Aldatu argazkiaren inguruko informazioa pantailari esker. Pantaila honetako aukera bakarra Ezabatu ordezkaria botoia baino ez duzu.

Estekatu albumaren argazki guztiak album berri batera

Estekatu albumaren aragazki guztiak badagoen album batera

Bidali informazio emaila taldeko kideei